marzo 2015 archive

BARAÑAINGO AZOKA 4. MAILA

Joan den ostiralean grabatutako bideoak hemen daude. Oso ongi pasa dugu.

KORRIKA TXIKIA 2015-3-20

Beno, azkenean ez zuen euria egin  eta beti bezala atera ginen gure korrika txikian, Barañaingo beste eskolekin batera. Oso ongi pasa genuen irakasle guztiaren ezker. Bi partetan banatuta dago; lehen partean Eultzakoak bakarrik agertzen dira eta bigarren partean hiru eskolak udaletxean.

KORRIKA TXIKIA 2013

Falta da lehen partea: korrika bera. Alaitzekoek grabatu dute. Pasatzen digutenean, jarriko dugu. Momentuz, hemen dago guk grabatu genuena. Soinu arazo batzuk izan genituen udaletxean baina oso ongi pasa genuen. Y aquí nuestros chicos. Lo hicieron fenomenal. Enhorabuena.

KORRIKA 2011

Hemen dugu berriro Korrika. Eguraldi ona egiten badu, ostiral honetan ospatuko dugu Barañaingo Korrika Txikia arratsaldean. Barañaingo Eskola Publikoek hartzen dute parte eta korrika txikiaz aparte, dantza eta kantak egiten ditugu udaletxeko plazan. Hemen jartzen ditut 2011ko bideoak. Lehen partea: eskolan eta korrika txikia. Bigarren partea: udaletxean. Hirugarren partea: eskola guztiak. Ze ongi pasatzen dugun!

KORRIKA TXIKIA BARAÑAIN 2011

Barkatu ezer ez jartzeagatik azken hilabete honetan baina liatuta ibili naiz ihauteriekin eta aste zuriaren argazkiekin. Hemen dago azkenean korrikaren bideoa. Banatu dut hiru partetan ea zer iruditzen zaizuen.

3. MAILA NIRE ETXEA

Beno, gaia bukatzen ari gara eta hemen dago egindako lana. Ikasle bakoitzak bere etxearen deskribapena egin du eta gero irakurri dugu. Hemen daude guztiak. 3.A Maite Pablo Sarah Adi Irene Ainhoa Javier Paulina Asier Jon Ruth Mikel 3.B Aitziber Maite Irati Irene Joel Sergio Sara Nora Iñigo Pablo Iván