Category: Beste ekintzak 5

Korrika txikia 2019

Korrika txikia ospatu dugu Barañainen. Eguzkia eta dena atera da gu laguntzeko. Eskola publiko guztiak parte hartu dugu eta oso ongi pasa dugu. Hemen duzue arratsalde honetako laburpen bat Alaitz ikastetxetik bidali dizkigute ere haiek grabatutako bideo batzuk. Hemen duzue linka. Oso interesgarriak dira eta azken koreografia, mundiala!

Gure eskolak Olentzero lehiaketa irabazi du

Berri ona eman behar dut gaur: Olentzero lehiaketa eskolako ikasle batek irabazi du. Hemen dago marrazki irabazlea. Zorionak Zheng.

Olentzeroren kartelak

Bukatu ditugu gure kartelak eta astelehenean Barañaingo Jai Batzordeak jasoko ditu hautaketa egiteko. Momentuz hemen gaude noiz den irabazlearen zain. Hemen daude kartelak ikusi nahi badituzue.

Barañaingo Olentzero lehiaketaren kartelak

Hilabete honetan parte hartuko dugu Barañaingo udaletxeak antolatzen duen Olentzeroren (eta Mari Domingiren) kartel lehiaketan. Momentuz pentsatuko dugu zer marrazkia egingu dugun eta hilabete bukaeran aurkeztuko ditut ikasleen lanak.