Category: Beste ekintzak

Korrika txikia 2019

Korrika txikia ospatu dugu Barañainen. Eguzkia eta dena atera da gu laguntzeko. Eskola publiko guztiak parte hartu dugu eta oso ongi pasa dugu. Hemen duzue arratsalde honetako laburpen bat Alaitz ikastetxetik bidali dizkigute ere haiek grabatutako bideo batzuk. Hemen duzue linka. Oso interesgarriak dira eta azken koreografia, mundiala!

Euskaltegira goaz

Urriaren 26an, ostiralean, Barañaingo euskaltegia bisitatzera joan ginen. Udaletxeak antolatzen ditu ekintza batzuk euskararen astea ospatzeko eta horien artean euskaltegia bisitatu genuen 6. mailakoek. Ekintza interesgarria izan zen eta asko lan egin genuen. Hemen dituzue argazki batzuk.